Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

uzt 24 2009

EAk Hezkuntzari eskatu dio hemendik urtebetera lege bat aurkez dezala hizkuntz ereduen sistema gainditu eta bi hizkuntz ofizialen irakaskuntza bermatzeko

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EA Berriak

Legebiltzarrean aurkeztu duen legez besteko proposamen batean Jesus Mari Larrazabalek Isabel Celaa sailburuari eskatu dio marko legal berri bat hezkuntza eragileekin adosteko eta 2010eko azaroa baino lehen aurkezteko

2009/07/21 | Eusko Jaurlaritza | <!—->

Eusko Alkartasunak ez dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaari utziko legealdia alferrik igarotzen, hizkuntz ereduen sistemaren berritzeari heldu gabe, kargua hartu zuenetik egin dituen adierazpen publikoetan bere asmoa hori dela ondorioztatzen baita.
Horrexegatik, lau urte hauek alferrik joaten uzteko prest ez gaudelako, EAk eztabaida hori mahai gainean ipiniko du udako oporraldiaren ondoren urte politikoa hasi bezain laster. Jesus Mari Larrazabalek legez besteko proposamen bat aurkeztu du jada Legebiltzarrean eta bertan urtebeteko epea, 2010eko azaroaren 1a arte, ematen dio Hezkuntza sailburuari indarrean dagoen hizkuntz ereduen sistema gaindituko duen eta irakaskuntza-marko berri bat ezarriko duen lege-proiektu bat aurkezteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitutakoan ikasleak benetako elebidunak direla bermatuko duena, alegia. Aldez aurretik Hezkuntza Sailak sektoreko eragile guztiekin adostu beharko du lege-proiektu hori, EAko legebiltzarkidearen ekimenak dioenaren arabera.
A, B eta D ereduak aplikatzearen emaitzek sistema hori gainditzea ezinbestekoa dela erakusten dute, marko legal berria behar dela EAEko ikasle guztiek derrigorrezko ikasketak bukatzen dituztenean gaztelaniaz ez ezik, euskaraz ere dakitela bermatzeko, Euskal Eskola Publikoaren eta Euskararen legeek agintzen duten bezala.
EAk eta hezkuntza komunitate osoak argi dugu ereduen sistema gaindituko duen lege bat onartzea presazkoa dela eta, ondorioz, Celaa sailburuak zentzu horretan inolako borondaterik erakutsi ez izanak kezkatu egiten gaitu. Izan ere, gai horren inguruko adostasun handiak lortu ezean, ez dela erreformarik egongo esatea, berak egin duen moduan, bere borondate falta ezkutatzeko aitzakia txar bat baino ez da. Bera da Hezkuntza sailburua eta berari dagokio akordioak lantzea eta lortzea; arazoa da ez duela hori egin nahi horrek PPren haserrea ekarriko lukeela eta Patxi Lopezen Gobernuaren egonkortasuna arriskuan jarriko lukeela dakielako. Celaak, gainera, ez luke zerotik hasi beharko, Hezkuntza Sailaren aurreko taldeak, Tontxu Camposek zuzendutakoak, neurri handi batean lan hori aurreratu zuelako, sektoreko eragileekin nahiko akordio zabalak erdietsi zituelako.
Euskal hezkuntza sistema ezin daiteke PSEren behar politikoen menpe egon; eskolan bi hizkuntz ofizialak ikasten direla bermatuko duen lege bat lehenbailehen behar du, Isabel Celaak A ereduan proposatzen duen aldaketa, ikasgairen bat euskaraz ematea, hain zuzen ere, alferrikako adabakia besterik ez delako. Nola irakatsiko zaie ezer euskaraz hizkuntz hori ulertzen ez duten ikasleei?

Ez dago iruzkinik

uzt 13 2009

ADAR JOTZE EKONOMIKO-FINANTZARIOA.

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekonomia: aurrekontuak, etab...

Kiroletxeko prestamoa uztailean eskatu ahal izateko,  Foru Aldundiak exijitutako Plan Ekonomiko-Finantzarioa onartu dute. Presaka eta inongo analisi gabe. Aste bete inguruko baliogarritasuna izango duen Plana, benetako analisia onartu ostean hasiko bait da.

EAk seriotasuna eskatu du.

Uztailak 8an, Ezohizko Bilkuran, Udalbatzak baiezkoa eman zion Udal Gobernuak aurkeztutako 2009-2012 Plan Ekonomiko-Finantzarioari. Aldeko botoak zortzi izan ziren eta aurkakoak bi, EArenak. Zergatik?

2009. Urteko aurrekontua defizitean onartu zen Kirol Etxe berrian egin behar den inbertsio zentzugabearen eraginagatik. Egoera horretan dauden Udaletxeek Foru Aldundiaren babes edo tutoretza finantzarioa jaso behar dute, horretarako hiru urterako plan bat aurkeztu behar zaiolarik, non Udal finantzen oreka lortuko dela bermatu behar den.

Udal Gobernuak aurkeztutako planak lortzen du oreka hori – paperean ez da zaila –, baina azken emaitza hain da pirrikoa soberakin garbia ia zero dela. Eta hori larria al da? Gure ustez bai, soberakinik ezean ez baitugu dirurik izango inbertsio zuzenik egiteko ez eta zor bidez finantziazio gehiago lortzeko ere – ez ahaztu Kirol Etxea finantzatzeko dagoeneko 12 milioi euroko zorra aurreikusten dela eta honek 15 urtez, urtero urtero, 700.000 eta 900.000 euro bitarteko pasibo finantzarioa suposatuko diola Udaletxeari. Eta inbertsiorik egiten ez duen herria atzean gelditzen da bai zerbitzuetan, bai azpiegituretan eta baita bizitza kalitatean ere.

Guzti honek aditzera ematen du Udal Gobernuak ez duela serio lan egin. Jakin badakite, ez beren kabuz baizik eta behin eta berriz ala esan diegulako, etorkizuneko proiektuak finantzatu ahal izateko urtero 1,2 eta 1,5 miloi euro arteko aurrezki garbia sortu behar duela Udalak. Eta horretarako hemendik lau euro eta handik beste bost ketzeak ez du balio. Lanak askoz analisi serioagoa exijitzen du, dirua zertan, nola eta zein emaitzekin gastatzen den aztertuz, alegia. Gastu eta transferentzia partida guztiak zalantzan jarri beharra dago. Ez du balio gastuekin bere horretan jarraitzea “tradizioa” delako. Edonolako gasturik aurrekontuetara – edo plan batera – eraman aurretik lehenik gastu horrek Udalaren helburuekin bat egiten duela ziurtatu behar da eta gero gastuaren errentagarritasun soziala modu zehatz eta zorrotzean justifikatu behar da. Baina Udal Gobernu honek ez du ez bata ez bestea egiteko gaitasunik.

Beren ardura guztia izan da paper batzuk bete eta txosten bat idaztea Foru Aldundiaren babesa lortzeko. Zergatik? Babes hori gabe ezin izango zutelako inongo bankutik krediturik jaso. Eta krediturik ezean ez dago Kirol Etxe berririk egiterik. Hori da helburu bakarra, kreditua eskatu ahal izatea; ez Udal finantzen panorama orekatu, serio eta zentzudun bat lantzea.

Are gehiago, EAk ala eskatuta oraingo egunetan Udal Gobernuak lan prozesu bat irekiko du – lau hilabete berandu bada ere – aurrekontuen analisi serio eta zorrotz hori gauzatzen saiatzeko. Beraz, onartutako planak aste bete inguruko baliotasuna baino ez du izango. Eta horri deritzogu, hain zuzen, adar jotzea. Adar jotzea herritarrei, gauzak beti berandu eta modu arduragabean egiten dituztelako. Eta adar jotzea Foru Aldundiari, gezur hutsa den txosten bat aurkeztu diotelako.

Baina presak presak dira eta kreditua eskatu beharraren kakalarriak bultzatuta Aralarrek, EAJ-k, PSE-ek eta Ezker Batuak baiezkoa eman diote adar jotze honi. Jakina, Kirol Etxearen proiektua berraztertu eta merkexeagoa den zerbait egitearen inguruan ez dago hitz egiterik, EAk mila aldiz eskatu duen legez. Dena dela, historia guzti honen funtsa den arren, zuen pazientziaz ez abusatzeko honen berri beste batean emango dizuegu.

 

 

 

 

 

Ez dago iruzkinik

uzt 09 2009

KULTURA ESKAINTZA: arkupe.eu ala aretxabaleta.com? Non begiratu? Bietan?

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Udaletxea

Udalak atera berri du www.arkupe.eu webgunea kultur etxean antolatzen den kultur programazioaren berri emateko. Bestalde Udalaren webgunean ere www.aretxabaleta.com,  herrian antolatzen diren beste zenbait kultur ekintzaren berri ematen da. Herritarrak kultur eskaintza jakiteko bi webgune begiratu behar al ditu? Esate baterako, herritar batek txalaparta ikastaro baten informazioa jakin nahi badu, bi webguneetan bilatu behar al du? Honek denbora galtzea eta bestalde gastu bikoitza dakar ( bi pertsona ari dira webgune horiek elikatzen) eta bestalde, teknologi berriek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu beharrean, kontrakoa lortzen da. Koordinazioa falta da.

Webgune bakar batean agertu beharko litzateke informazio guztia, kultur eskaintza osoa eta bakarra, horrela herritarrak erreferentzia bakar bat izan dezan kultur egitarau osoa bilatu ahal izateko.

Ez dago iruzkinik

uzt 08 2009

ABERTZALEEN ARTEKO ELKARLANA ZEHAZTEKO PROZESUA ZABALDU DU EUSKO ALKARTASUNAK.

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EA Berriak

 

El secretario general de Eusko Alkartasuna, Pello Urizar, anunció ayer en rueda de prensa celebrada en Gasteiz, la puesta en marcha de un proceso de participación para definir las bases en las que se debe asentar la unidad de acción abertzale. Urizar considera que los partidos y agentes sociales y sindicales abertzales deben ser capaces de llevar a cabo la suma de fuerzas como hacen los partidos de ámbito español, “que en Euskal Herria realizan pactos que en otro lugar serían contranatura”.

El proceso interno para definir las bases que servirán para definir una estrategia común entre las fuerzas soberanistas debe servir para hacer frente a la “la unidad de acción de la derecha española y el PSOE”. El proceso será muy similar al que ya realizó la formación abertzale en Nafarroa para definir los parámetros de su participación en Nafarroa Bai. “Será un proceso horizontal en el que los militantes de Eusko Alkartasuna tendrán la última palabra”, ha afirmado Urizar.

El secretario general de Eusko Alkartasuna ha afirmado que se constata que la voluntad de colaboración es común en todas las fuerzas abertzales, “pero no termina de concretarse y es necesario que se defina y se ponga negro sobre blanco para ofrecer una solución al proceso que vive el país”.

El proceso se realizará durante los meses de septiembre y octubre y se contará, además de con el conjunto de la militancia, con los cargos públicos que han trabajado para el partido en los últimos 23 años, “y habrá diferentes foros, el académico, el social, el institucional,…”.
El proceso parte de la constatación de que estamos ante “el triunfo de las estrategias políticas del nacionalismo español”, en una situación en la que “queda claro que hay una unidad de acción entre la derecha española y el Partido Socialista sobre todo sobre lo que hay que hacer en Euskal Herria”.

Frente a esta unidad de acción españolista que se da en la práctica, el dirigente soberanista constata que “los partidos abertzales no terminamos de aglutinar nuestras reivindicaciones en torno a una estrategia común, lo que hace que la estrategia de debilitamiento del PP y el PSOE se esté reforzando en perjuicio de los intereses de los derechos nacionales y democráticos de Euskal Herria”, a pesar de que la necesidad de una estrategia común entre abertzales es un planteamiento asumido y demandado por la mayoría social del país.

Urizar ha concluido diciendo que es importante que todos los partidos tengan la posibilidad de sentarse intervenir en la búsqueda de esa estrategia común pero que “ni nadie es imprescindible ni nadie tendrá la posibilidad de vetar esta estrategia”.

Iruzkin bat

uzt 06 2009

UDALERRIEN LEGEA (Ley Municipal) MOZIOA AURKEZTUA

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EAren mozioak Udaletxean

Uztailaren 8an egingo den Ez Ohiko Bilkuran EUSKOA ALKARTASUNAK Udalerrien Legea (Ley Municipal) aren MOZIOA aurkeztuko du.

UDALERRIEN LEGEA - LEGE MUNIZIPALA (sakatu izenburuan mozioa jaisteko)

 

Aretxabaletako Eusko Alkartasunak Udalerrien Legearen erredakzioa eskatzen du, Udalerrien finantziaketa bermatzeko eta Udalerri bakoitzak dituen eskumenak behingoz argituak izan daitezen.

 

Bizitzen ari garen krisialdi honetan, beharrezko ikusten dugu, Udaletxeek herritarrengandik gertuen dauden zerbitzuei erantzuna ematea, zerbitzu hauek, finantziaketa irmo bat izan dezaten eta gastu publikoa ez dadin bikoiztu.

 

Foru Ogasunak bildu beharreko dirua murriztu egin da eta honek udaletxeek ere diru gutxiago jasoko dutela suposatuko du, hain zuzen ere, zerbitzu eta ongizate-prestazio gehiagoren beharra dagoen unean.

 

Bestalde, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan Udaletxeak kide izatea eskatu nahi dugu, Kontzertu Ekonomikotik datozen diru publikoak banatzeko erabakietan partehartu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzari, epe laburrean, Udalerrien Legearen Proiektua eztabaida eta onarpenerako Legebiltzarrera eraman dezala ere eskatuko diogu, errealitate administratibo eta ekonomiko honi erantzun bat emate aldera.

Ez dago iruzkinik

uzt 03 2009

Giza Eskubideen Unibertsal Deklarazioa

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EAren mozioak Udaletxean

EUSKO ALKARTASUNAk jarraian gehitzen den hurrengo MOZIOA aurkeztu zuen Udaletxean. Mozio honetan, Eusko Alkartasunak beti izan duen giza eskubideen aldeko konpromisoa isladatzen du.

Mozioa onartua izan da eta erabaki da, Aretxabaletako toki konkretu batean, Giza Eskubideen Unibertsal Deklarazioa gogoratzeko espazio bat sortzea. Urte honetako abenduaren 13an, giza Eskubideen Unibertsal DEklarazioaren eguna ospatzen den egunean, ekitaldi batez inauguratua izango da.

Ez dago iruzkinik

uzt 03 2009

.EUS euskal herria eta euskaldunon domeinua!

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Aberria

.eus domeinua

.eus domeinua

“prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira”
Amadeu Abril i Abril [ .cat domeinua ]

Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

Horretarako sortu da PuntuEus Elkartea.

Eman izena hemen. Denon artean lortuko dugu geure domeinua.

Ez dago iruzkinik

ots 17 2009

Aretxabaletako Alkartetxearen 22.urteurrena ospatuko dugu.

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekitaldiak

Datorren otsailaren 20an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan Aretxabaletako Alkartetxearen 22.urteurrena ospatuko dugu.

Ez dago iruzkinik

ots 17 2009

Debagoieneko Eusko Alkartasunako alkate eta zinegotziei omenaldia

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekitaldiak

Debagoienean Eusko Alkartasunako alkate eta zinegotzi guztiei omenaldia egin zaie, 22 urte hauetan burututako lana eskertzeko. Guztira 22 urte hauetan, Debagoienean 81 alkate eta zinegotzi izan dira. Ez da gutxi!! Ekitaldian,  Unai Ziarreta EAko lehendakarigaia eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia eta Gipuzkoako zerrendaburua, Jesus Mari Lasa eta bigarrena, Onintza Lasa izan dira. Besteak beste eta Oñatiko zinegotzi gisa ere, Iñaki Galdos, EAko Gipuzkoako presidentea egon da. Alkate eta zinegotzi guztiei oroigarri bana eman zaie. 

Ez dago iruzkinik

ots 11 2009

Posta bidezko botoa - Voto por correo

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Hauteskundeak

EAk lerro hauen bidez jakinarazi nahi du Martxoaren 1eko Eusko legelbiltzarreko hauteskundeetarako posta bidezko botoa gauzatu nahi duten guztiei laguntzeko prest gaudela. Tramiteak burutzeko prestutasunez gaituzue, Alkartetxeko telefonora ( 943 79 84 85) deituta. Azkenengo eguna otsailaren 19a izango da.

 A través de estas líneas, queremos informar que estamos a disposición de cualquiera que lo necesite, para ayudar a resolver cualquier duda en la tramitación del voto por correo, para las próximas elecciones al Parlamento Vasco que se celebrarán el próximo 1 de marzo. Para ello, sólo deben de llamar al teléfono del Alkartetxe (943 79 84 85). El último día de poderlo realizar es el 19 de febrero

Deitu zalantza barik!!


Ez dago iruzkinik

« Leh - Hur »