Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

Gaiaren artxiboa 'Ekitaldiak'

abe 10 2009

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna Aretxabaletan ez da ospatu aurten.

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekitaldiak

Aretxabaletako Eusko Alkartasunak, joan zen urtean data hauetan, Giza Eskubideen hurrengo MOZIOA aurkeztu zuen Udaletxean. Mozio honetan, Eusko Alkartasunak beti izan duen giza eskubideen aldeko konpromisoa isladatzen zuen.

Mozioa onartua izan zen eta erabaki zen, Aretxabaletako toki konkretu batean, Giza Eskubideen Unibertsal Deklarazioa gogoratzeko espazio bat sortzea. Urte honetako abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Unibertsal Deklarazioaren eguna ospatzen den egunean, ekitaldi batez inauguratua izango zela.

Plenoan onartu genuen proposamen hau, hirigintzako batzordeetan landu behar zen, baina denbora pasa da eta Udal Gobernuak ez du hitza bete. Gaur da abenduaren 10a eta ez dugu Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna inongo modutara ospatu, ezta inongo kale, monumentu,…inauguratu.  

Ea abenduak 10 izan ez arren, laister Giza Eskubideei merezi duten lekua ematen diogun Aretxabaletan.

Ez dago iruzkinik

uzt 24 2009

Alkartetxeko Leihoetatik ausnartzen…

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekitaldiak

BAKEA

 

Alkartetxeko leihoetatik hausnartzen…Sail honetan, urtean zehar, zenbait gairi buruz, euskal gizarteari, Aretxabaletari,.. garrantzitsuak iruditu dakiokeen gaietaz zenbait hausnarketa egiten saiatuko gara.

URTARRILEko lehen gaia, BAKEA aukeratu dugu. 1948ko urtarrilaren 30ean, Mohandas Karamtxand Gandhi hil zuten Indian. Gandhi, “Mahatma” ( Arima haundia) bezala ezagutua izan zen. Gizon bakezalea, ez-biolentzia bide izanik, desobedientzia zibila praktikara eramanaz, Indiaren independentzia bultzatu zuen bakezalea.

Euskal Herriak badu nondik ikasi !!!

Jarraian Alkartetxeko leihoetan dauden zenbait mezu:

    

Ez dago iruzkinik

ots 17 2009

Aretxabaletako Alkartetxearen 22.urteurrena ospatuko dugu.

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekitaldiak

Datorren otsailaren 20an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan Aretxabaletako Alkartetxearen 22.urteurrena ospatuko dugu.

Ez dago iruzkinik

ots 17 2009

Debagoieneko Eusko Alkartasunako alkate eta zinegotziei omenaldia

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: Ekitaldiak

Debagoienean Eusko Alkartasunako alkate eta zinegotzi guztiei omenaldia egin zaie, 22 urte hauetan burututako lana eskertzeko. Guztira 22 urte hauetan, Debagoienean 81 alkate eta zinegotzi izan dira. Ez da gutxi!! Ekitaldian,  Unai Ziarreta EAko lehendakarigaia eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia eta Gipuzkoako zerrendaburua, Jesus Mari Lasa eta bigarrena, Onintza Lasa izan dira. Besteak beste eta Oñatiko zinegotzi gisa ere, Iñaki Galdos, EAko Gipuzkoako presidentea egon da. Alkate eta zinegotzi guztiei oroigarri bana eman zaie. 

Ez dago iruzkinik

LehHur