Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

abe 10 2009

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna Aretxabaletan ez da ospatu aurten.

Honek argitaratua: aretxabaleta ordu honetan: 18:20:49 hemen: Ekitaldiak

Aretxabaletako Eusko Alkartasunak, joan zen urtean data hauetan, Giza Eskubideen hurrengo MOZIOA aurkeztu zuen Udaletxean. Mozio honetan, Eusko Alkartasunak beti izan duen giza eskubideen aldeko konpromisoa isladatzen zuen.

Mozioa onartua izan zen eta erabaki zen, Aretxabaletako toki konkretu batean, Giza Eskubideen Unibertsal Deklarazioa gogoratzeko espazio bat sortzea. Urte honetako abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Unibertsal Deklarazioaren eguna ospatzen den egunean, ekitaldi batez inauguratua izango zela.

Plenoan onartu genuen proposamen hau, hirigintzako batzordeetan landu behar zen, baina denbora pasa da eta Udal Gobernuak ez du hitza bete. Gaur da abenduaren 10a eta ez dugu Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna inongo modutara ospatu, ezta inongo kale, monumentu,…inauguratu.  

Ea abenduak 10 izan ez arren, laister Giza Eskubideei merezi duten lekua ematen diogun Aretxabaletan.

Etiquetas blog: 10 diciembre ; abenduak 10 ; Declaración universal Derechos Humanos ; derechos humanos ; EA mozioa ; Giza eskubideak ; Giza Eskubideen Unibertsal DEklarazioa ; moción EA ;
Etiquetas todos los blogs: 10 diciembre ; abenduak 10 ; Declaración universal Derechos Humanos ; derechos humanos ; EA mozioa ; Giza eskubideak ; Giza Eskubideen Unibertsal DEklarazioa ; moción EA ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi