Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

urt 13 2010

Turbo-rotondak

Honek argitaratua: aretxabaleta ordu honetan: 11:30:17 hemen: Hirigintza, Udaletxea

 

Eusko Alkartasunak Hirigintza Batzordean Udal Gobernuari eskatu diogu turbo-biribilgune edo turbo-rotonda delakoen inguruko informazioa bideratu diezaiola Foru Aldundiari, herriko iparraldean (gaur Mugarriko zubia dagoen inguruan) egingo den lotura biribilgune berrian aplikagarri izan daitekeen aztertu dezaten.

 

Biribuilgune berri honek oso trafiko maila altua jasango du, bertan bat egingo bait dute sahiesbideak (GI-627), Aretxabaletatik Arrasaterako herrepideak eta Arrasate hegoaldeko sahiesbide berriak (Olandixo tunelaren bitartez garagartzarea doan herrepide berria). Horregatik, zirkulazioaren arintasunari lagunduko dioten nehurri guztiak hartu beharra dago eta, EAren iritziz, turbo-biribilguneak horretarako tresna baliagarria izan daitezke. 

 

Zer dira turbo-biribilguneak?

 

Holandan garatutako ideia bat da, ohiko biribilguneen kapazitatea hobetu eta gaur egun ematen diren erabilera eta segurtasun arazoak ekiditzeko helburuarekin. Bi errei edo gehiagoko bideetan, ohiko sistemak arazoak sortzen ditu, biribilgunean sartu eta irteten diren ibilgailuek gurutzatu egin behar direlako eta kasu askotan erabiltzaileek ez dakitelako zein errei hartu behar duten biribilgunearen arintasuna ez ostopatzeko. Honek guztiak, ohiko biribilguneen efikazia baldintzatzen du eta sarri trafiko hilaraka sortzen ditu.

 

Turbo-biribilguneen berrikuntza nabariena da kanpoko erreiaren lehentasuna desagertzen dela.  Hala, errei guztiak erabiltasuna dute. Erreia bera da gidaria bere irteerarantz bideratzen duena. Gidariak erreia turbo-biribilgunera iritsi aurretik hautatu behar du eta gero erreiak berak eramango du automatikoki, kanpokaldetik edo barnekaldetik, hartu nahi duen irteerarantz.

 

Jakitunen arabera, turbo-birbilguneen barne kapaziatea % 35an gehitzen da ohikoekin konparatuz, eta biribilgune barruan dauden autoen arteko kolpeen arriskua ere ekiditu egiten da.

 

Turborotondas: ¿Qué son?

 

La turborotonda es una idea desarrollada en Holanda que le da una nueva vuelta de tuerca a las rotondas tradicionales. Nace de la necesidad de mejorar la capacidad de las glorietas tradicionales aumentando su seguridad vial y para evitar los problemas que se dan en su utilización, lo que resulta en la perturbación de su funcionamiento lógico y la limitación de su capacidad.

 

La principal novedad de las turborotondas es que se elimina la preferencia del carril exterior, y todos los carriles pasan a tener la utilidad. El propio carril es el que guía al conductor hacia su salida. Es la consecuencia de la aplicación lógica del trazado de glorietas. De esta forma, el carril lo seleccionas antes de acceder a la turborotonda y él te lleva automáticamente por el interior o el exterior, en función de la salida que quieras coger.

 

Este planteamiento, aumenta la capacidad de tráfico en su interior un 35% respecto a las tradicionales, eliminando además la posibilidad de golpe lateral entre dos vehículos que circulan en su interior.

 

Etiquetas blog: Hirigintza ; trafikoa ; turborotonda ;
Etiquetas todos los blogs: Hirigintza ; trafikoa ; turborotonda ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi