Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

uzt 30 2009

EAk Burgosko Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako atentatua irmoki gaitzetsi du

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EA Berriak

Eusko Alkartasunak Burgosko Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako atentatua irmoki gaitzesten du eta leherketak zauritutako pertsonei bere babes eta elkartasun osoa adierazten die. ETAren indarkeriak ez du lekurik haren ekintzekin nazkatuta dagoen eta bakea exijitzen dion euskal gizartean, nabarmendu nahi du, berriz ere, Eusko Alkartasunak. Agenteak eta euren familiak bizi diren etxebizitzaren kontra eraso egiteak ETAren burugabekeria eta herri honen borondateari dion mesprezua agerian utzi ditu. ETAren indarkeria onartezina da eta herri honen normalizazioa bakarrik giza eskubide guztiak errespetatuz eta bide demokratiko eta baketsuen bidez lortuko da. Beste biderik ez dago.

Ez dago iruzkinik

LehHur