Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

mai 14 2010

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Maiatzak 15, Iruñeara.

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EA Berriak

Nafarroan EUSKARAZ bizitzeko eskubidea.

Nafarroan EUSKARAZ bizitzeko eskubidea.

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak bat egingo du asteburu honetan Iruñan euskaren alde egingo den manifestaldira.

Gazte Abertzaleakek, bere atxikimendua adierazi du gaur goizean, maiatzaren 15ean Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean egingo den manifestaldiarekin. Gazte erakunde independentistarentzat, Nafarroan ezinezkoa egiten da egun euskaraz bizitzea eta hau gardentasun osoz ikus daiteke Nafarroako gobernuak daraman politikarekin, Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko ahalegin guztiak egiten ari da.

Erakunde independentistaren aburuz, “Nafarroan euskarak bizi duen egoera era bat salagarria eta babestu beharrekoa da, horregatik bat egiten dugu maiatzaren 15ean Golem zinemetatik aterako den manifestazioarekin”. Gazte erakundeak gaineratu du “Nafarroako egoera beste herrialdetara zabaltzeko arriskua dago egun eta behar beharrezkoa da euskaldun guztiak Iruñako kaleetan zehar gure hizkuntzaren alde ozen eta era baketsu batean manifestatzea”.

Gazte Abertzaleakek Iruñan gazte euskaldun guztiak batzeko deia egin du, “gazteok garelako euskararen etorkizuna, eta gure hizkuntza mende luzez iraungo duenaren islada”. Horregatik manifestazioarekin bat egiteaz eta partehartzeaz gain, euskaldun guztien batura eskatu du nafar gobernuak ikus dezan euskaltzaleak beren hizkuntza behar dutela, eta Nafarroan ere euskarak biziraungo duela.

Ez dago iruzkinik

LehHur