Aretxabaletako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

Honen artxiboa 2010 03 18

mar 18 2010

Minutu bateko isilunea EAren Batzar Nagusian jendarmearen hilketa salatzeko

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EA Berriak

EAren Batzar Nagusia Gasteizen bildu zen atzo arratsaldean (2010-03-17) eta bilera hasi aurretik minutu bateko isilunea egin du Frantziako polizia baten hilketa salatzeko.

EAren Batzar Nagusia Gasteizen bildu zen arratsaldean eta bilera hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuen Frantziako polizia baten hilketa salatzeko. Dammarie-lès-Lys herrian polizia bat hilda utzi duen ETAren ekintza gaitzetsi du EAk, eta biktimaren senitartekoei eta lagunei elkartasun osoa adierazi die. Euskal gizarteak jarduera armatua behin betiko bertan behera uzteko exijitzen dio ETAri, baina honek, berriro ere, ez dio jaramonik egin. Euskal Herriak ETAren desagerpena bakarrik nahi du.

Indar subiranista guztiok behin eta berriro adierazi dugunari jarraituz, EAk nabarmendu nahi du mugimendu independentista egituratzea eta Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzea bakarrik bide politikoak eta baketsuak erabiliz posiblea izango dela.

EAk normalizazio politikoaren eta bakearen alde lanean jarraituko du, konpromiso hori atzokoa bezalako gertaera baten ondoren inoiz baino beharrezkoagoa delako.

Ez dago iruzkinik

mar 18 2010

EAk Jon Antzaren heriotza argitzeko exijitu die espainiar eta frantziar estatuei

Honek argitaratua: aretxabaleta honen azpian: EA Berriak

Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak Jon Antzaren heriotza ikertzeko eta argitzeko exijitu die espainiar eta frantziar estatuei, bai eta zergatik eman dituen 11 hilabete desagerturik azaltzeko ere. EAko agintariak adierazi duenaren arabera, “giza eskubide guztiak beti eta egoera guztietan errespetatu behar dira eta Antzaren familiak eta lagunek, eta euskal gizarteak berak ere, azalpen bat merezi dute”. Badiolak berretsi duenez, “EAk giza eskubideen urraketak salatuko ditu beti, salbuespenik gabe”.

Ez dago iruzkinik

LehHur