Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak independentziarantz urratsak emateko gutxieneko akordioa lortzeko plataforma eratzea ezinbestekoa eta urgentea dela esan du. “Herri honek ezin du gehiago itxaron! Erabateko burujabetza ezinbestekoa da Euskal Herriaren biziraupena eta garapena bermatzeko”, adierazi du Urizarrek.
Hau da Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak berrehun militante eta ezker soberanistan kokatuta dauden alderdien ordezkarien aurrean egindako diskurtsoa.
“Mila esker lehenik gure gonbidapenari erantzunez hurbildu zareten ordezkari politikoei, gaur ematen dugun pausu hau garrantzitsua baita guretzat.
Eta mila esker batik bat Eusko Alkartasunako militantziari, gaur hona etorri zaretenoi eta etorri ez arren erreflexio prozesu honetan parte hartu duzuen guztioi, zuek erakutsi bait duzue gaur hemen publiko egiten ditugun proposamenak alderdiaren barren barrenetik irtendakoak direla, Eusko Alkartasunak etorkizunerako egiten duen apustua guk denok horrela sentitzen dugulako dela; azken finean, gure izaeran bertan finkaturik baitaukagu Euskal Herriak etorkizunik izan behar badu, aukera bakarra Europa barruan Estatu bat izanda dela.
Denok daukagu argi lan asko dagoela egiteko eta gure etorkizuna bermatzeko asko burrukatu beharko dugula, baina ez al dute berbera egin gure arbasoek behin eta berriz gure herriaren historia luze honetan?
Ez da ez erraza gaur egungo egoera; espainiar Estatuak atzera egin du oinarrizko eskubide demokratikoak onartzeari dagokionean, baztertuta dauka gatazka politikoarentzat edozein irtenbide negoziatu eta kontrako bidea harturik, konponbide juridiko-polizialaren hautua egin du, sufrimendua areagotzen duen hautua.
Eta egoera gogor honen aurrean, agerian gelditu da euskal gizarteak irtenbidea bilatzeko daukan gogo eta grina, Euskal Herria askatasun bidean jartzeko egiten duen eskari argia.
Y aunque ha habido intentos para avanzar en la consecución de los derechos y la soberanía de Euskal Herria, es más que evidente que lo realizado hasta ahora no ha sido suficiente.
Tenemos que dejar de lado los errores cometidos en el pasado, apartar los recelos mutuos, reconstruir la confianza perdida y elaborar un acuerdo de bases que permita renovar la estrategia social y política de manera unitaria.
Pasar de las diferencias al consenso, construir el motor que lleve a nuestro país a la independencia, maquinaria que contenga elementos suficientes que lo conviertan en amplio desde el punto de vista de la dimensión y plural desde el de la composición, siendo combustibles indispensables el progreso y la justicia social.
Hace tiempo que tenemos asumido que el autonomismo no da más de sí, tenemos que superarlo y para ello es indispensable acumular fuerzas con el propósito claro de lograr la libertad de Euskal Herria.
Estamos en una compleja situación:
• Ni el Estado español ni el francés nos reconoce como nación, al contrario, su esfuerzo se centra en afianzar la división territorial y el actual marco jurídico-administrativo.
• Se vulneran sin complejos nuestro derechos colectivos e individuales.
• Atacan directamente contra la identidad y cultura vasca. Todos vemos como se están esmerando contra el Euskara, las señas de identidad, los bienes simbólicos, la memoria histórica y la cultura.
• Y nos niegan categóricamente el derecho que tenemos como pueblo para decidir.
¡Este pueblo ya no puede esperar más! La soberanía total resulta indispensable para garantizar la supervivencia y el desarrollo de Euskal Herria.
Urge la creación de una plataforma que empiece a tejer las bases para el acuerdo soberanista independentista.
Ez lagunok, Herri honek ezin du gehiago itxaron! Erabateko burujabetza ezinbestekoa da Euskal Herriaren biziraupena eta garapena bermatzeko.
Premiazkoa da akordio subiranista independentistaren oinarriak antolatuko dituen plataforma baten sorrera.
Oztopoak daude gure artean ere, dudarik gabe.
Iraganean emandako urrats batzuek mesfidantzak sortu zituzten eta orain gainditzeko ahalegina egin behar dugu.
Gainditzeko ahalegin horretan sartu behar ditugu jarrera hegemonikoak baztertzea, ohitura instituzionalak batzuetan lehenesten duen kudeaketa hutsaren gainetik apustu estrategikoari lehentasuna ematea eta, batez ere, subiranista independentisteen indar metaketa eragozten duen traba nagusiena, estrategia politiko-militarra, baztertzea.
Iraganeko oztopo bezala ikusi behar ditugu guzti hauek, eta etorkizunera begiratu. Agerikoa da abertzaletasunaren gehiengoak gaur egungo esparru juridiko-politikoa agortutzat ematen duela, eta independentziaren bidean sakontzeko soilik bide baketsu eta demokratikoak aukeratu dituela. Eusko Alkartasunako kideok apustu hori gurea egiten dugu.
Eta apustua bide horretatik egitea guztiz logikoa da gainera, gaur egun argi bait dago estrategia politiko-militarrak ez daukala etorkizunik, arrazoi etikoengatik ez ezik, praktikotasun estrategiko hutsagatik ere, sufrimendua areagotzeaz gain, Estatu frantzes eta espainolen estrategiak elikatzen dituelako.
Batasun subiranista beharrezkoa dugu transbertsalitatearen ideia guztiz baztertua gelditu dadin, alderdi espainolistek gaur egun jarduera bateratuaren apustua egin duten arren, oraindik badagoelako abertzaleen artean tesi horri eusten dionik eta hori Euskal Herriaren etorkizunerako zorigaiztokoa gertatu daitekeelako.
Eta nazioartean gertatzen ari diren mugimenduak ere aprobetxatu behar ditugu gure mezu eta apostuaren aldeko sostenguak bilatzeko. Hor dauzkagu Eskozia, Flandria, Ipar Irlanda, Quebec, Groenlandia eta beste adibide batzuk erakusten dutenak euskal gatazka demokratikoki konpontzea posible dela, eta aprobetxatu behar dugu.
Tampoco podemos olvidar que la actual situación de crisis económica y social permite visualizar la dimensión social de la alternativa independentista, ya que tenemos claro que queremos ser independientes para poder gestionar más y mejor nuestros recursos con el objetivo de dar respuesta a los problemas del día a día de la ciudadanía, en la búsqueda de la justicia social y la igualdad de oportunidades para todos los y las que vivimos aquí.
Es urgente que avancemos, superando desconfianzas entre nosotros, canalizando espacios comunes, tanto físicos como ideológicos, y tratando de ampliarlos, siendo conscientes de los objetivos comunes, ya que de lo contrario el adversario común tendrá posibilidad de consolidar su proyecto nacional, tanto español como francés, en detrimento del nuestro propio.
La realidad social y política se tiene que trasladar, sí o sí, a todas las instituciones, superando la falsa normalidad que se quiere imponer mediante la Ley de Partidos.
Tenemos que unirnos para defender el principio básico de “todos los derechos para todas las personas y todos los pueblos”.
Ha llegado la hora para que la sociedad vasca se anime e implique en un movimiento de ámbito nacional en el que sea la única y gran protagonista. Tal y como se ha demostrado en otras ocasiones del pasado, cuando la sociedad vasca lo tenga interiorizado y se convierta en el motor del proceso, podremos alcanzar la meta propuesta, y creedme, está esperando una unidad de acción que posibilite ese movimiento.
No podemos defraudarlos.
Hori dela eta, Eusko Alkartasunaren sustrai sakonetan dagoen jarrera horretatik abiatuta, Euskal Herriaren oraina eta geroa maila guztietako aurrerapenarekin lotuta, XXI. mendeko sozialdemokraziaren arabera hartu beharreko gizarte justiziaren ideiarekin lotuta eta giza eskubideak aintzat hartuta, oinarrizko Proposamen hau aurkezten dugu Euskal Herriaren independentzia lortzea helburu izango duen akordio subiranista sustatzeko.
ONDORIOAK
1. Eusko Alkartasunak, alderdi independentista eta sozialdemokrata gisa, 2009ko ekainaren 20 eta 21ean bere Biltzarrean onartutako ildo politikoari jarraituz, ezker sozialdemokrata aurrerakoiaren ikuspegi batetik esparru subiranista independentista baten eraketa estrategikoa sustatzeko eta garatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako, helburu subiranista horrekin bat egiten duten indar politiko, sozial eta sindikal guztiei dei egiten die, lidergoa indar guztien artean partekatzea ahalbidetuko duen gizarte-antolakuntza modu ireki eta dinamiko bat oinarrian egonda.
2. Eusko Alkartasunak Euskal Herriaren erabaki eskubidea aldarrikatzen duten bestelako indar politiko abertzale edota subiranistek ere esparru subiranista independentista horren ekintza batasunarekin bat egin dezaten ahal duen guztia egiteko konpromisoa hartzen du, betiere erabaki eskubidea marko juridiko-politiko berri bat lortzeko oinarri gisa hartzen baldin bada; marko berriak autodeterminazio eskubidea aitortu beharko du, bai eta alderdi politiko guztiek haien printzipio ideologikoak eta programa politikoak demokratikoki defendatzeko izan behar duten askatasun osoa onartu ere.
3. Eusko Alkartasunaren iritziz, indar subiranista independentisten bateratze estrategikoa bide bakarra da Euskal Herriak espainiar eta frantziar Estatuekin duen gatazka behin betiko konpontzeko; izan ere, bi Estatu horiek Euskal Herria aintzat hartzeari uko egiten diote eta, Herri bezala desager dadin, haien baliabide guztiak erabili eta ahalegin guztiak egiten dituzte. Normalizazio politikoa eta bake iraunkorra euskal subiranismo independentistaren borroka politiko baketsuari esker lortuko dira neurri handi batean.
4. Eusko Alkartasunak edozein motatako indarkeria erabiltzeak jarduera politiko demokratikoan lekurik ez duela berresten du zalantza izpirik gabe; ondorioz, bere erabateko gaitzespena adierazten du eta euskal subiranismo independentistaren xede taktikoak eta estrategikoak erdiesteko bide politikoak eta baketsuak bakarrik erabil daitezkeela jakinarazten du, giza eskubideak, norbanakoenak zein kolektiboak, errespetatu eta sustatu beharra oinarrian jarriz.
5. Eta bukatzeko, Eusko Alkartasunak honako ekintza hauek planteatzen ditu epe labur eta ertain batera:
I. Agiri honek zehazten dituen planteamenduen aldeko atxikimendu soziala hedatzea eta horretarako Euskal Herri osoan herri mugimendu zabal bat sustatzea.
II. Nazioarteko harremanen sarea indartzea, bereziki Europar Batasuneko estatuetan dauden nazioekin, estaturik gabeko nazioak izan ala ez.
III. Bilgune subiranista independentista horrek euskal gizartearen babesa jasotzea ahalbidetuko duten formulak aztertzea.
IV. Espainiar eta frantziar Estatuak Euskal Herria bere egitura juridiko-politikoa aske erabakitzeko eta zehazteko eskubidea duen Herri gisa onartzera demokratikoki behartzea; horretarako, aldi berean erradikalak, herrikoiak eta baketsuak izango diren borrokatzeko modu zibikoak erabiliko dira.
V. Hizkuntza, kultura, kirol, hezkuntza, gizarte, ekonomia, ekologia eta berrikuntza arloetan ekimen anitzak antolatzea eta garatzea Euskal Herriaren nortasuna, pertsona guztien integrazioa, gizarte-kohesioa eta bestelako herri eta nazioekiko lankidetza eta elkarren arteko menpekotasuna indartzeko”.
“Eusko Alkartasunaren oinarrizko proposamena Euskal Herriaren independentziaren aldeko akordio subiranista sustatzeko” dokumentua.