slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Posts made in maiatza, 2010

Gazte Abertzaleakek nazioarteko legediaren urrapenaren aurkako mobilizazioekin bat: Palestina askatu!

31 maiatza, 2010 Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek gaur goizean Israelek burututako eraso militarra erabat gaitzesten du. Gazara (Palestina) giza laguntza zeramaten sei itsasuntziren aurka jo du Israelgo armadak, herrialde ezberdinetako 750 ekintzaile zihoazelarik bertan. Gutxienez hamabost bat pertsona hil eta beste hainbat zauritu dituzte helikopteroetatik jaurkitako bonben ondorioz. Giza laguntza xede duten itsasuntzien aurkako indarkeria erabiltzea nazioarteko legezkotasunaren urrapen argi eta garbia da, nazioarteko arauek galdatzen duten proportziokotasuna falta baita. Hala eta guztiz ere, Gazte Abertzaleak erakundeak biolentziaren edozein erabilera, edozein delarik ere inguruabarra, onartezintzat jotzen du. Israelgo gobernuak aurrera eraman duen eraso militarraren nondik norakoak argitzeko, geratutakoaren inguruko ikerketa sakon eta inpartziala burutu behar dute beratako agintariek. Horretarako, Israelgo gobernuari bitarteko guztiak martxan jarri ditzala eskatzen diogu. Isralego gobernuak bide baketsuak jarraitzeko duen ezgaitasunaren adibide izan da gaur goizeko erasoa, giza laguntza modu baketsuan zeramaten itsasuntziei militarki eraso baitie. Hori dela eta, nazioarteko erakundeen baita Europako herrialdeen eskutik gaitzespen argia eskatzen dugu. Bestalde, bake prozesu aurrera eramatea zeinen garrantzitsua den agerian utzi du eraso honek. Itsasuntzietako ekintzaleei baita euren senide eta gertukoei geure elkartasuna adierazten diegu. Nazioarteko legediaren urrapen honen aurkako mobilizaziokin bat egiten dugu. Mobilizazioak: Gaur, m-31 Donostiako Boulebard-ean arratsaldeko 19tan elkartaratzea Gaur, m-31 Gasteizen 19:30 korreosen elkartaratzea. Gaur, m-31 Bibon Europar Batasunaren bulegoen aurrean, (Gran Via) 19:00retan elkartaratzea Bihar, e-1 Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan elkartaratzea Gora Palesina! Gora herrion arteko elkartasuna! Israeli...

Read More

Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Udalbiltza aske!

28 maiatza, 2010 Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek esan bezala, gaurko egunean, eguerdiko 12.00tan Boulevardeko kioskoaren ondoan elkarretaratze isilean egongo da, Udalbiltzako auziaren salaketan parte hartuz. Gazte erakundeko nazio batzordekide diren Maider Carrere (Idazkari Nagusia), Haritz Perez (Antolakuntza Idazkaria) eta Imanol Marañon (Erakundeen arteko harremanen Idazkaria) bilduko dira elkarretaratze honetan, gazteen elkartasuna modu aktibo batean erakustearren. Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Udalbiltza...

Read More

Gazte Abertzaleakek JEN- PSMren X. Biltzarrean parte hartu du

28 maiatza, 2010 Denetarik

Gazte Abertzaleakek beste urte betez JEN-PSMren kongresuan ilusioz eta poztasunez parte hartu du Europako beste erakundeetako kideekin batera, erakunde baten aldaketa den festan. JENen X. kongresuan LLuis Enric Apesteguia aukeratu dute Idazkari Nagusi bezala, Joan Ferràren ordez. Aukeratu berri den batzorde eragile berria Gazte Abertzaleaken lagun zahar zein berriez osatua dagoena, euskal kide independentistengatik zoriondua eta animatua izan zen, eta era berean esker ona jaso zuten optika independentista eta ezkertiar batetik, gazte mailan egurenoko elkarkidetzarengatik. Asteburu honetan, Gazte Abertzaleaken delegaritzak EFAyko beste erakundeekin egun oso interesgarriak igaro ahal izan dituzte, hala nola, JERC, Juventudes Andalucistas eta UDBko gure lagun bretoiekin, eta beste erakunde batzuekin Block Jove, Joventut Nacionalista de Catalunya eta Joves d´Esquerra Verda besteak beste. EFAyko presidentak, Gazte Abertzaleakeko Nazioarteko Idazkari denak, Irati Aizpuruak ezin izan zuen kongresura joan, baina gonbita eskertuaz eta JENeko kideen aldetik  Venezian izan zen EFAyko kongresuan bera Presidenta hautatzeko emandako babesa eskertzeko komunikatu bat bidali zuen. EFAko  gazteen buruak JENek  Europako gazteekin dituen konpromezua eta borondatea izan ziren azpimarratu zituen baloreetako batzuk, eta gaineratu zuen “gazte askok, egun oraindik, Europa zerbait urruna bezala sentitzen dutela, bertako parte ez diren ente bat bezala” baina “JENetik, azken urte hauek aktiboki aritu zarete lanean, eta ziur nago horrela jarraituko dezuela ideia berriak emanaz eta Europa gazteei hurbilduaz” Era berean, eta nazioarteko erakundeen atalean, Maider Carrere, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, berak ordezkatzen duen erakundearen eta JENen eta Balearretako beste erakundekin duten  elkarkidetza sendoa  agertu zuen, eta GaztEHerria osatzen duten eragile guztien “agurra, besarkada eta Zoriona” luzatu nahi izan zien. Krisi garaian gazte izatearen garrantzia azpimarratu zuen gazte buruzagiak. “Gu gara ezer ez edukitzeagatik erabakiaren eta ausardiaren jabe garenak” eta kongresuaren amaieran bildu zirenak, engainatuak izan ez daitezen animatu zituen “aspalditik  da gazteak gerri gabe gaudela gerrikoak erabiltzeko” Espainiako estatuko gobernuak adierazi dituen neurri eta “murrizketa sozialen” aburuz. Zirkustantzia honen aurrean Carrerek gazteon bateraketa beharrezkotzat jo zuen “estutasun egoera  guzti hauek pasatzeko”. Eta horrela Euskal Herrian GaztEHerria prozesuaren sorrera esplikatu zuen zeinak printzipio hauetan sostengatzen den. “Estatu Espainiarraren independentziatik arazoei aurre egiteko politikak egiteko esparru bat sortzea lortu dugu”, eta elkarlana “goazen tokira joanda ere gure ahotsa entzun dadin” eta batez ere “estatuko gerontokraziatik ezartzen dizkiguten arazoak lehuntzeko” mugimendu bat bezala definitu zuen. Azkenik gazte independentistak “Estatuko gazte...

Read More

Maiatzak 28, Udalbiltzaren alde Donostiako Boulevarden

21 maiatza, 2010 Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek beste behin ere Udalbiltzako auzipetuekin bat egin du, gaur goizean Martin Ugalde Kultur Parkean bilkurara joanez, beste eragileekin batera, hauei elkartasuna eskeiniz. Gazte erakundeak beste eragileekin batera auzia salatzeko mobilizazioa kanpaina abiaraziko dutela adostu dute, maiatzaren 28an Donostiako Bulebarrean antolatuko den elkarteratzean parte hartuta. Gazte independentistek Udalbiltzako auzia lotsagarria deritzote. ETArekin harremanak izatea egotzita, Euskal Herria eraikitzea helburu duten eragile guztiak itzal hori izan dezakete gainean, justizi ezaren zeinu eta demokraziaren galera argia izanik. Beraz, gazte erakundeak Udalbiltzako auziaren etetea eta denbora guztiaren galeraren kalte-ordaina eskatzen du, horrelako prozedura inkisitorilek dakartzan demokrazia sistemaren urraketa konpontzeko ahalik eta...

Read More

Gazte Abertzaleak tortura eta ilegalizazioen aurka eta proiektu politiko guztiak garatzeko eskubidearen aldeko manifestaziora atxikitzen da

19 maiatza, 2010 Deklarazioa, Gazteria

Gazte Abertzaleaketik, beste behin ere, estatuaren politika errepresiboa salatu nahi dugu. Kezkaz ikusten jarraitzen dugu gaur egun euskal gazteria pairatzen ari den zirikatze eta jazarpen egoera. Euskal Herria egoera berri batean sartzen ari den honetan, oso larria deritzogu hala nolaz, Estatuak bere zapaltze politika medio gazte independentistak atxilotzea, hauen “delitu” bakarra independentziaren alde lan egitea denean. Urteetan euskal gaztediak bizi izan duen iraultza itxaropentsua bizitzen ari garen unean, ez du logikarik inkomunikazioak, torturak, atxiloketak, etab. aurrera eramatea, Estatuak Euskal Herrian normalkuntza egoera ez sustraitzea bere helburuetariko bat ez bada noski. Hauek, gaurko testuinguruan, Estatuak Euskal Herriko gazteen aurkako eraso zuzentzat jotzen ditugu, eta zentzu honetan, errealitatea zein den jakinda, irmoki aldarrikatzen dugu gazteok joko horretan ez garela eroriko, eta gure erantzuna inoiz baino tinkoago izanik, min gehien egin diezaiekeen oihartzuna izan behar dugu gure ahotan fase berri honetan: independentzia nahi dugu, gazteok eskubide zibil eta politikoen bermea izateko. Argi dugu justiziaren presentzia eza bizi garen egun hauetan, askatasunaren berrezarpenaren beharra inoiz baino handiagoa dela, parte hartze esparrua birsortuz, gizarteak demokrazia sistemaren inguruko konfiantza berreskuratzeko. Euskal Herriko gazte guztion indarra Iruñeko kaleetan barrenan ikusiko da. Bat eginik, desberdintasunak alde batera utzita, batzen gaituen eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa izango da, proiektu guztiak garatzeko eskubidearen aldarrikapen garbia, amaiera, inkomunikatzearen aurkako urratsa, askatasuna eta elkartasunaren aldeko aldarria. Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok berriro ere gazte independentista guztien eskubideen urraketen aurkako martxarekin bat egiten dugu; gaztea eta independentista izateak dakartzan kriminalizazio eta jazarpen egoera salatuz, Euskal Herriko hiritarrok izan behar ditugun eskubide guztiak eskutan izan arte. Gure oihartzuna ezin izango dute legez kanpo utzi, ezingo gaituzte gelditu. Beti...

Read More